XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan fraide lagunak san Frantsesi: eta gure predikua?.

- Eginak diauk, ihardesten dio sainduak.

Eman dugun etsenplu onaz, ibiliz modeski eta bildutasunean, eginez othoitz bihotzez eta ezpainez, gu ikhusi gaituzten guziek izan die predikurik ederrena eta hunkigarriena.

Terzierek nun behar dute eman lehenik etsenplu ona?.

Erreglak dio, beren etchetan.

Terzierak chuchen behar ditu bethe bere egun guzietako eginbideak, osoki beiratu Jainkoaren eta Elizaren manamenduak.

Sekulan ez da, jostatzeko, ez eta irri egiteko chedetan mintzatu behar makhur Jainkoaz eta Elizaren minichtroez.

Bethi garbiki behar da mintzatu eta ez mundutarrak bezala, zer nahi erasiz batzuez eta bertzez.

Orobat urgulua eta bekhaizgoa direnaz geroz arimaren etsairik handienak, behar dire ahal oroz bermatu jaidura tzar hoikien zaphatzera.

Oroz gainetik emanen dute etsenplu ona zinki eta bararik gabe bermatuz beren itzalen khentzera, guziz ere kanporat ageri direnak, eta bertzen behaztapagarri litazkeenak.

Berehala jauzia balinbada, bermatuko da jasankor izaitera; minkhorra balinbada, ezti izaitera; lazoa balinbada, prunt izaitera; jeloskorra balinbada, karitatearen izaitera; agertzea maite baldinbadu, bildu eta modest izaitera.

Behar du higundu giristino agertzeko ahalgea; ahalge horrek nagitzen ditu arimak, eta hilzen bihotzeko indarrak.